AHT gelditu!

Atxondoko Udala AHT Gelditu! Elkarlana koordinadorako kidea da. Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadoan Euskal Herriko hamaika sindikatu, mugimendu sozial, talde ekologista, alderdi politiko, udal, kaltetu talde eta norbanako biltzen dira, 2001. urteko martxoaren 15ean sortu zanetik.

Atxondoko Udalak koordinadoraren ekimenak babestu eta euren berri ematen dau. Udalean gai honek berebiziko garrantzia dauka eta horregaitik zinegotzi baten ardurapean koordinatzen dira ekintza guztiak.

Edozein herritarrek AHT-ari ezetza erakutsi ahal deutso, horretarako udaletxean eskuragarri dagozan banderen bitartez.

www.ahtgelditu.org