Arrazolako erabilera anitzeko gela

Umeentzat jokoak eta jolasak, liburuak eta internetera sarbidea duten ordenagailuak ditu.

Erabiltzeko beharrekoa da udal bulegoetan giltz elektronikoa eskatzea eta 12 €-ko fiantza ordaintzea.

Liburutegia

Apatako estazio zaharrean dago
E-posta: liburutegia@atxondo.eus 
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 16:30 - 20:00
Ostiraletan: 10:30 - 14:00

Ludoteka

Apatamonasterion dago eta jolaserako zein helburu didaktikoetarako material ugaria dauka.

Dinamizatzaile eta begiraleak ere badaude.

Harremanetan jartzeko telefonoa: 678 135 289

Ordutegia adinaren araberakoa da:

Astelehena, asteartea eta osteguna: 17:00 - 18:30, 3 eta 6 urte artekoak

  • 18:30 - 20:00, 7 eta 10 urte artekoak

Asteazkena eta ostirala: 17:00 -18:30, 3 eta 6 urte artekoak

  • 18:00 - 19:00, 7 eta 10 urte artekoak
  • 19:00 - 20:00, 11 eta 12 urte artekoak