Udalsarea 21

Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak bete daitezan sustatzen dau.

Udalsarea 21 EAEko 197 udalerrik osatzen dabe, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL), eta Ingurumen Jarduketarako Sozietateak (IHOBE). Erakunde multzo honek Euskal Autonomia Erkidegoko maila administratibo guztiak hartzen ditu aintzat, eta ahalegin guztiak norabide berean gidatzen ditu: euskal udalerrietan garapen iraunkorra eta eraginkorra lortzera.

www.udalsarea21.net

DURANGALDEKO UDALTALDE 21 udalerri desberdinez osatutako lan-talde bat da. Helburua Tokiko Agenda 21 ezartzea eta, horretarako, taldekako lanaren onurak aprobetxatzea dira.

Durangaldeko Udaltalde 21 osatzen dabe Eusko Jaurlaritzak (IHOBE), Bizkaiko Foru Aldundiak eta hurrengo udalerriek: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

Atxondoko Tokiko Agenda 21;  2007 urtetik Atxondoren garapen iraunkorra eta eraginkorra lortzeko bidean, herritarren foroak aldiro aldiro egin izan dira. Arduratzen diran gaiak aztertu eta ekintzak planak alkarregaz diseinatzen dira. Gero, ekintzen betetze mailari jarraipena be emoten jake.

Atxondon egindako foroen aktak, ekintza plana eta hasierako diagnosia hemen ikusi zeinkez, agertuko jatzun zerrendan gure udaleria aukeratuta.