Ongietorri Atxondora!

Oso pozgarria da niretzat Atxondoko webgune berria honetan herritar eta bisitari guztiei harrera egitea. Gune honen bidez elkar  ezagutzeko aukera izatea espero dugu. Horrexegatik zure esku jartzen ditugu bai udalari buruzko informazio garrantzitsuena baita udal-baliabide eta zerbitzu guztiak ere.

Webgune honetan sartu baldin bazara posible da informazio konkretu baten bila aritzea,  gurekin harremanetan jartzeko modu baten bila egotea edota gure herria ezagutu nahi izatea. Beraz, webgune hau gure udalerrira sartzeko ate gisa erabiltzera gonbidatzen zaitugu.

Gure helburu nagusia herritarrengandik hurbil egotea da, era hortan udal antolaketa gero eta harkor, eraginkor eta adeitsuago bat osatu dezagun.  

Udalbatza osoaren izenean ongietorri Atxondoko Udalera!