Historia

“Atxondo” toponimoaren etimologia, Anbotoko haitzaren ondoko haranaren kokapenari dagokio: “Haitz (Atx) – Ondo”. Udal izaera 1962. urtean hartu zuen, aintzinako Apatamonasterio, Axpe-Martzaa eta Arrazolako elizateak elkartu zirenean. Elizateok Durangoko Merinaldekoak ziren.

Atxondok aurkitutako aztarnarik zaharrena Goi Erdi Arokoa da; harri bakarrean landuta dauden lau hilobi dira. Bi, desagertutako San Pedro Apostolua ermita inguruan aurkitu ziren, gaur egun Apatamonasterioko parrokia dagoen lekuan. Besteak, Santiago ermita eta Axpeko San Juan Bateatzailea parrokiatik hurrean daude.

1212. urtean, Alfonso VIIIak Navas de Tolosako gerratean parte hartzea eskertzeko, Diego López de Harori eman zion Durangoko konterria, Bizkaiko Jaurerriaren barruan sartu eta Merinaldea egin zela. Lurraldeak 12 elizate zituen: Arrazola, Axpe, Apatamonasterio, Abadiño, Berriz, Etxebarria, Mallabia, Mañaria, Iurreta, Garai, Zaldibar eta Izurtza.

Durango, Elorrio, Ermua eta Otxandio, ostera, ez ziren Merinalde honen menpean eta euren askatasuna mantendu zuten 1628. urtera arte.

Merinaldeko Batzarrak ordezkatzen zuen Elkargoa, aparteko batzarra zenean, Gerediagako haritzaren azpian, Salbadoreko ermitaren ondoan batzen zen, eta ohiko batzarra zenean Astola etxean, biak Abadiñon.

Atxondoko datu estatistikoak

  • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa
  • Bizkaia turismoa
  • Euskadi turismoa