Kokapena

Atxondoko harana Bizkaiko hego-ekialdean kokatuta dago, Durangaldean, Elorrio eta Abadiño udalerrien artean, eta Arabako Aramaio herriaren ondoan.

Haranera heltzeko Durango-Beasain Bi-632 eskualdeko errepidea erabili behar da. Durangotik 6 kilometrora, Apatamonasteriora, herrigune nagusirako desbideraketa dago eskuman. Eta hortik aurrera, udala osatzen duten haraneko auzoetara.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiri nagusietatik Apatamonasteriora dauden distantziak honakoak dira: 35,5 km Bilbotik, 95km Donostiatik eta 48 km Gasteiztik.

Atxondok 23,41 km2-ko zabalera dauka, eta geografikoki kokapena hauxe da:Latitudea: 46º 6' N, Luzera: 1º 6' E

Hego-ekialdetik ipar-mendebalera luzetara dauden bi mendilerro dira muga: Anboto (1330m) eta Memaia (674m). Haranaren sakonean, Ibaizabal ibaiaren adarretako bat, Arrazola errekaren inguruan dago altuera txikiena (145m)

Atxondo