Heraldika

1962. urtean hiru elizateak elkartu eta gero, urte askotan Atxondoko Udalak ez zuen izan armarri propiorik.

1979. urtean onartu zen udalaren ezkutua. Forma geometrikoak erabiliz, hiru elizateen elkartea erakusten zuen, eta aldi berean, Anboto mendia.

1998an, baina, armarri hori hiru elizateetako armak hobeto ordezkatzen zituen eta itxura tradizionalagoa zuen beste bat hobetsi zen. Aspa gurutzatuta dauden urrezko giltz biak San Pedroren irudia, Apatamonasterioko patraoia irudikatzen dute.

Haritza otso bi alboan dituela, Jauregi gaur egun baserri bihurtu den Arrazolako aintzinako dorretxearenak dira. Zortzi puntadun urrezko izarra gainean duen zilarrezko gaztelua, berriz, Martzaako armak dira. Eta Jauregi dorreaz gain, Martzaako San Martin elizako altare nagusiko ezkutua ageri da.

Atxondoko armarria