Gure auzoak

Axpe

Axpeko elizateak Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusietan 9 zenbakia izan zuen. 1550.ean San Martin eliza eraiki zen Martzaa auzoan. Fatxada nagusian agertzen den armarria lurraldeko leinurik garrantzitsuenetakoa izan zen Martzaa familiarena da. 1552An, San Juan Bateatzailearen ermita, parrokia bihurtu zen.

Apatamonasterio

Aintzinako Apatamonasterioko elizateak Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusietan 10. botua eta eserlekua zituen. 1857. urtera arte ez zuen parrokirik izan.

Desagertutako San Pedro Apostoluaren ermita lehenengo Abadiño eta gero Elorrioko Etxeberriko parrokien menpe egon zen. 1857. urtean, San Pedro Apostoluaren eliza parrokia bihurtu zen.Etnografia eta historia ikuspuntutik, Atxondoko haran osoan balio handiko baserriak ditu. XVIII. Mendean Durangalde osoan harriz eraikitako eta arkupe bat edo obiko baserriak ugaritu ziren.

Apatamonasterion aipatzekoa da “Zearreta” baserria, XVII mende amaierako. Apainketa barrokoa dauka eta harrian egindako lana nabarmena da.

Arrazola

Arrazolako elizateak 8. botua izan zuen Merinaldeko Batzarretan. Erdi Aroan, Axpe eta Apatamonasterio legez, talde oñaztarren alde hartu zuen parte banderiza gudan. Gaurko eliza San Migel Goiangeruari eskainita dago, 1510. urtean parrokia bihurtuta. Herri arkitekturan, kontutan hartzekoa da 1519eko Ollargan baserria, Bizkaiko baserririk zaharrena delako.

Meatzaritzak bere garrantzia izan zuen Arrazolan. Hango harrobietatik jaspe beltza eta kobrea ateratzen ziren. 1739Tik 1751ra Bilboko konpainia batek ustiatu zituen harrobiak XX. Mende hasieran ataratako minerala garraiatzeko, harana zeharkatzen zuen trenbidea eraiki zen, Durango-Elorrioko trenbidearekin lotuz.