Albisteak

 

2020ko otsailaren lauan  Udalbatzak Ososko Bilkuran, aho batez, honako hau

Erabaki du:

  1. 2015eko apirilaren 1eko HAPOaren hasierako onarpeneko eta 2016ko azaroaren 19ko HAPOaren behin-behineko onarpeneko osoko bilkurako erabakiak baliogabetzea, eta, ondorioz, hura berrikusteko izapideetan atzera egitea.
  2. Baliogabetzea  eta, ondorioz, atzera egiteko erabaki hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari helaraztea, berrikusitako Plan Orokorra onesteko prozedura artxibatzeko eskatuz, ebatzi gabe, eta dokumentazioa udalari itzuliz.
  3. Erabaki horiei buruzko ediktu bat argitaratzea BAOn, EHAAn, Atxondon hedapena duen egunkarian eta udalaren web-orrian, eta hilabeteko epea ematea, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera, alegazioak aurkezteko.