Noticias

 

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta berau ospatzeko hilaren 24an, 17:00etan, guraso eta hezitzaileentzako (edo interesa duen edonorentzako) IPUIN-KONTAKETA TAILER bat egongo da. Tailer horretan Mireia Delgado kontalariak gomendio eta trikimailuak emango dizkie parte-hartzaileei euren kontaketak hobetzeko, eta ondoren parte-hartzaile guztien artean ipuin-kontaketa saio bat burutuko da, Mireiaren laguntzaz noski!

Jarduera hau presentziala izan behar bazen ere, bizi dugun egoerak moldatzera eraman gaitu, eta ondorioz online burutuko da.

Plazak mugatuak dira, beraz ez galdu aukera eta eman izena: liburutegia@atxondo.eus helbidean.